Ekida Arte Ekimen Sozialistak mural handi bat margotu du Azkoitiko Juin industrialdeko zubiaren azpiko horma batean. Gazte langileok borrokara da paretan idatzi duten leloa. Hain zuzen, Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) "enpresari handien eta agintarien erasoaldiaren aurka" mobilizatuko da larunbatean. Manifestazioak Bilbon eta Iruñean egingo dituzte zapatuan, Enpresarien eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara! lelopean. Mobilizazio horien bueltan egin du Ekidak eskulana Azkoitian.
Twitter sare sozialean jarri du ikusgai Ekidak muralaren margotze prozesua:
#U28Mobilizatu
— EKIDA (@ekidatzen) January 23, 2023
Urtarrilaren 28an, @GKSozialista|k deituta, enpresari handien eta agintarien erasoaldiaren aurka mobilizatuko gara Bilbon eta Iruñean.
Gazte langileok borrokara! pic.twitter.com/DprXkg7o61