Bihar, ostirala, urteko azken ostiraleko lehen elkarretaratzea egingo du Azkoitiko Sare Herritarrak . Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde mobilizatuko dira herriko plazan, 19:30ean hasita. Herritarrei elkarretaratzean parte hartzeko deia egin diete deialdiaren sustatzaileek.
Era berean, aldarrikapenak ikur berriarekin egingo dituzte Azkoitian ere; izan ere, Sarek eta Etxerat plataformak euskal presoen eskubideen aldeko ikur berria aurkeztu berri dute, euskal gizartearen hainbat pertsona ezagunen laguntzarekin. Gainera, spot bat ekoitzi dute banderola berria Euskal Herriko leku guztietara zabaltzeko asmoz. Joan den igandean jarri zuten ikusgai sarean.