Azken orduetan ere elurra da protagonista. Herriguneraino iritsi dira elur malutak bart, eta nola ez, herriko auzoetako errepideetan eragina izan du gaur goizean. Trafiko Zuzendaritzak emandako informazioaren arabera, ibilgailu guztiek kateak behar dituzte Elosuko mendateko GI-3750 errepidetik igarotzeko.
Era berean, erakundeak kontuz gidatzeko gomendioa egin du GI-2635 errepidean, Mandubiako mendatean, eta GI-2633 errepidean, Meagako mendatean.
Errepideetako egoera Trafikoa.eus webgunean kontsulta daiteke.