Azkoitia Gukaren zozketak

Maxixatzenek 'Arrainak bihotzean' antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean

Erredakzioa

'Arrainak bihotzean' antzezlanaren irudi bat. (Mar-mar Teatro)

Igandean, 16:30ean hasiko da Mar-Mar Teatro konpainiaren haurrentzako antzezlana, Baztartxon. Maxixatzeneko bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea dute bi sarrera bikoitzen zozketan parte hartzeko.

Igandean, apirilak 16, Mar-Mar Teatro konpainiak Arrainak bihotzean haurrentzako antzezlana aurkeztuko du Baztartxo antzokian, 16:30ean. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek osteguneko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 40 da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide