Azkoitia Gukaren zozketak

Zozkatu ditu Maxixatzenek 'Kottauak' antzezlanerako sarrerak

Erredakzioa

'Kottauak' antzezlanaren irudia. (Txalo Produkzioak)

19:00etan hasiko da larunbatean Baztartxon Txalo Produkzioak konpainiaren Kottauak antzezlana. Maxixatzenek udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Etzi, larunbata, Txalo Produkzioak konpainiak Kottauak antzezlana eskainiko du Baztartxo antzokian, 19:00etan. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Maxixatzeneko bazkideen artean.

Asko izan dira zozketan parte hartu duten bazkideak, eta horien artean zozketa egin ondoren, Mireia Sudupe eta Maite Kaperotxipi bazkideek irabazi dituzte larunbateko antzezlana zuzenean ikusteko bina sarrera. Sarrera eskuratu ez dutenek, berriz, Entradium atarian eros dezakete 8 euroren truke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide