Hiru film ikusi ahal izango dira larunbatetik asteartera bitartean Baztartxon

Andoni Elduaien 2023ko urtarrilaren 25a

'Todos lo hacen' filmaren irudietako bat (Sensacine).

Todos lo hacen helduentzako filma larunbateko nahiz igandeko 19:30ean eta asteleheneko 20:00etan ikusi ahal izango da. Haurrentzako, Inspector Sun y la maldición de la viuda negra filma, berriz, igandeko 17:00etan. Asteartean, bestalde, 918 gau filmaren zineforuma egingo dute antzokian.

Asteburuan, Todos lo hacen eta Inspector Sun y la maldición de la viuda negra filmak eskainiko dituzte Baztartxo antzokian. Helduentzako filma larunbateko nahiz igandeko 19:30ean eta asteleheneko 20:00etan ikusi ahal izango da; ohi bezala, astelehena ikuslearen eguna izendatu dute Baztartxoko arduradunek. Haurrentzako filma, berriz, ohiko ordutegian eskainiko dute, igandeko 17:00etan. Oraingoan, Inspector Sun y la maldición de la viuda negra filma ikusteko aukera izango dute gaztetxoek.

Asteartean, bestalde, 918 gau filmaren zineforuma egingo dute Baztartxon, Zinetogram taldeak antolatuta. 20:00etan hasiko da zineforum emanaldia antzokian. Emanaldian, gainera, Arantza Santesteban 918 gau filmaren zuzendariak parte hartuko du, eta ikus-entzunezkoari buruzko azalpenak emango ditu.

Hona hemen hiru filmen aurrerapen bideoak:

Todos lo hacen filma:

Inspector Sun y la maldición de la viuda negra filma:

918 gau filma:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide