Anaitasuna futbol taldeak egin du dagoeneko Erregetako zozketa. 89.603 zenbakiari egokitu zaio aurten zozketan, hain zuzen, Anaitasunaren jubenil mailan jokatzen duen Aritz Sudupe atezainari; jokalariak berak zuen saritutako zenbakia. Hark gozatu ahal izango du, beraz, herriko futbol taldeak urtero egin ohi duen zozketaren aurtengo sariaz. Hain zuzen, 1.200 euroko balioa duen saskia eta 1.200 euro jaso ditu hark.