Ro Azkoiti-Azpeitiko musika taldeak bigarren diskoa kaleratuko du hil honen 19an, datorren ostegunean. Baiagoan izena jarri diote lan berriari, eta haren aurrerapen diskoa entzun daiteke dagoeneko: Hümean hümeko.
Gorka Alcaldek, Josu Usobiagak, Iñigo Gonzalezek, Mikel Iraetak eta Iker Amenabarrek osatzen dute boskotea. Zortzi abestiz osatutako lana ondu dute musikariek, eta Gaua Estudioan grabatu. Nahasketa eta masterizazio lanak, berriz, Ultramarinos estudioak egin ditu. Bestalde, Kulturaz kooperatibak egin du Hümean hümeko abestiaren bideoklipa.