Azkoitiko Herrixen merkatarien elkarteak Gabonetan egindako zozketako bi sari falta dira jasotzeko. Merkatari elkarteak jakinarazi duenez, bihar, urtarrilak 10, amaituko da zenbaki irabazleentzat saria jasotzeko epea; izan ere, etzitik aurrera ordezko zenbakientzat irekiko da epea.
Guztira, 500 euroko hiru sari zozkatu ditu merkatari elkarteak Gabonetan, eta horietatik bakarrak jaso du saria. Hain zuzen, Izpi Optikan egokitutako zenbakiaren irabazleak jaso du 500 euroko erosketa bonua. Aldiz, Yoko Kirolak eta Lujan dendetan egokitutako zenbakien irabazleak ez dira oraindik agertu. 5.593 eta 4.872 dira zenbaki saridunak, hurrenez hurren. Ordezko zenbakiak, berriz, 5.675 (Yoko Kirolak) eta 5.082 (Lujan) dira.