Oletan ere Ez! taldeak Alvaro Camposen hitzaldia antolatu du asteazkenerako

Andoni Elduaien 2023ko urt. 9a, 09:22

Análisis crítico de la transición energética hitzaldia eskainiko du EHUko ikertzailea nahiz irakaslea eta Ingeniaritza Termikoan doktorea den Alvaro Camposek. Saioa gazteleraz eskainiko du Camposek.

Etzi, asteazkena, Alvaro Camposek hitzaldia eskainiko du Elkargunean. Oletan ere Ez! taldeak antolatuta, Análisis crítico de la transición energética hitzaldia eskainiko du gazteleraz EHUko ikertzailea nahiz irakaslea eta Ingeniaritza Termikoan doktorea den kideak. Saioa irekia da, eta beraz, herritar orok izango du han parte hartzeko aukera.

EHUko Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduko irakaslea eta ikertzailea da Campos. Bere ikerketa-ildoak eraikinen eraginkortasun energetikoan, berriztagarrien integrazioan eta energia berriztagarriaren trantsizioaren azterketan oinarritzen dira. Hogei artikulu baino gehiago argitaratu ditu energiaren sektorean eragin handia duten aldizkarietan. Era berean, lan profesionala aktibismoarekin uztartzen du Camposek, hala nola energia berriztagarrien kooperatibetan eta trantsizio energetiko berriztagarri, iraunkor eta demokratiko baten aldeko mugimendu batzuetan parte hartuz.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide