Jenny Calero dantzariaren Born to dance eskolako ikasleek erakustaldia eskaini zuten atzo iluntzean Baztartxon, eta askotariko dantzez girotu zuten aretoa. Baztartxo leporaino bete zuten herritarrek, eta haurrak zein helduak igo ziren hango oholtzara, azken hilabeteetan ikasitakoa jendaurrean aurkeztera. Ohi bezala, askotariko dantzak izan ziren nagusi emanaldian, hala nola areto dantzak, funky-a eta performance erakoak. Musikaren erritmora, publikoak gogotsu jarraitu zituen dantzarien pausoak, eta giro paregabea nagusitu zen.