Etzi, larunbata, dantza ikuskizuna eskainiko dute Jenny Calero dantzari azkoitiarraren Born to dance dantza eskolako ikasleek, Baztartxon. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta guztira, 6 eta 79 urte bitarteko ikasleek parte hartuko dute ikuskizunean.
Ohi bezala, askotariko dantzak eskainiko dituzte jendaurrean, hala nola areto dantzak eta musikal funky eta performance erako dantzak. "Ikuskizunarekin lortu nahi dugu ikasleek eta ikusleek ondo pasatzea", adierazi du Calerok. Born to dance eskolak jakinarazi du emanaldia bertatik bertara ikusteko sarrera guztiak agortuta daudela dagoeneko.