Iago Magok magia ikuskizuna eskainiko du etzi Matadeixen

Andoni Elduaien 2023ko urt. 4a, 15:31

Iago Magoren ikuskizun bateko irudia. (Azpeitiko Gaztetxea)

Ostiralean, 18:00etan hasiko da Iago Magoren ikuskizuna Matadeixen. Emanaldia ikusteko sarrerak 7 euro balio du eta ikuskizunerako sarreran salduko dituzte horiek.

Etzi, ostirala, Iago Mago magoak magia ikuskizuna eskainiko du Matadeixen. 18:00etan hasita, askotariko magia trikimailuak eskainiko ditu mago azpeitiarrak gunean elkartuko diren herritarren aurrean. Matadero Ekintzak taldeak antolatu du ikuskizuna, eta 12 urtetik gorako herritarrei egin diete hura ikusteko gomendioa. Emanaldia ikusteko sarrerak 7 euro balio du eta ikuskizunerako sarreran salduko dituzte horiek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide