Urtero moduan, herriko gaztetxoek patata tortilla lehiaketa egin dute gaur goizean, Artxamendi Topalekuak antolatzen duen Gazte Astearen barruan. Aurten, 23 taldek parte hartu dute egitasmoan, eta ohi bezala, sukaldari gazteak Kontzejupean aritu dira tortillarik goxoenak egiten. Azkenik, Ane Illarramendik, Ania Alberdik eta Eider Barrenak osatutako taldeak jaso du aurreneko saria. Lehiakideak zein epaimahaia ez ezik, hainbat herritar zein udal ordezkari ere erakarri ditu egitasmoak.