Nagusia 80 eraikinean egiten ari diren obren ondorioz, Kale Nagusiko errepide zati bat itxi dute. Hain zuzen, eliz atariaren parean itxi dute errepidea ibilgailuentzat, eta ondorioz, horiek ezin izango dute Plaza Nagusira eta Aizkibel kalera joan. Udalak adierazi duenez, eraikuntza enpresak berak eskatuta itxi dute errepide zatia, eta bihar 14:00etan zabalduko dute.
Sarbidea ireki bitartean, Plazaberritik doazen ibilgailuak Ibai Ondo kaleko biribilgunera desbideratzen ari dira.