Azkoitiko Gazteria Sailak eta Elkarguneak Gabonetarako prestatu dituzten ekintzek aurrera jarraitzen dute, eta atzo, asteartea, antzerkiaz gozatu ahal izan zuten umeek. Trokolo Teatro konpainiak Txus & Txu antzezlana taularatu zuen Elkarguneko Oteiza aretoan, eta hainbat haur eta heldu bildu ziren umorez betetako obra ikustera.