Gaur, urtarrilak 3, zabaldu du Azkoitiko Udalaren Gazteria Sailak Trebatzen tailerretarako eta saioetarako izen-ematea. Online egin beharko da izen-ematea, baina horretarako arazoak dituztenek Gazteria Zerbitzu Bulegoan jasoko dute laguntza. Inskripzioa egiteko epea urtarrilaren 12ra arte, osteguna, egongo da zabalik; izan ere, urtarrilaren 16an bertan hasiko dira lehen saioak.
Doako eta ordainpeko saioak egingo dituzte Elkargunean. Dena den, tailerrek eta saioek mugatutako plaza kopurua dute, eta gutxieneko partaide kopurua osatu beharko da taldean saioa nahiz tailerra egin ahal izateko. Doako saioen artean daude, besteak beste, brikolaje saioa, mural marrazketa saioa, sukaldaritza saioa (gazteleraz) eta birziklatze saioa. Saio horiek guztiak LH3 eta DBH2 arteko ikasleei zuzendutakoak izango dira.
Ordainpeko saioen artean, berriz, Kodeka teknologia tailerra (LH6 eta DBH4 mailen arteko ikasleentzat), Kodeka bideo-jokoen programaziorako tailerra (LH2 eta LH6 mailen arteko ikasleentzat) eta marrazketa tailerra (LH3 eta DBH2 mailen arteko ikasleentzat) eskainiko dituzte. Bestalde, nerabeentzako karnabaletako mozorro festa ere egingo du Artxamendi gaztelekuak Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Hain justu, DBH1 eta 1. Batxilegoko nerabeentzako festa egingo dute, otsailaren 17an, ostiralez.
Honako lotura honetan Trebatzen tailerren eta saioen informazio guztia.