Kontzertuekin agurtu zuten urtea Elosua auzoan. Ostiralean, Makulu ken, Pedoh eta The Cure Sans musika taldeek jo zuten Elosuko kantinan. 18:30ean hasi zen Makulu ken taldearen emanaldia; 19:40ean, Pedoh taldearena, eta 20:10ean, The Cure Sans taldearena. Doako kontzertuak izan ziren, eta han bildutako musikazaleek askotariko doinuekin gozatzeko aukera izan zuten.