Musika doinuekin agurtuko dute urtea Elosua auzoan. Bihar, ostirala, Makulu ken, Pedoh eta The Cure Sans musika taldeek joko dute Elosuko kantinan, 18:30etik aurrera. Hain zuzen, ordu horretan hasiko da Makulu ken taldearen emanaldia; 19:40ean hasiko da Pedoh taldearena, eta 20:10ean, The Cure Sans taldearena.
Doako kontzertuak izango dira, eta beraz, herritar orok izango du Elosua auzoko kantinara igo eta hiru musika taldeen doinuez gozatzeko aukera. Elosuko auzo batzordeak gonbidapena zabaldu dute herritarren artean, eta kontzertuetara bertaratzeko dei egin dute.