Urte amaiera heltzearekin batera, Azkoitiko Sarek antolatutako ohiko mobilizazioa itzuliko da kaleetara. Hain zuzen ere, euskal presoen eta iheslarien eskubideen aldeko manifestazioa deitu du Sarek, Etxera bidea gertu lelopean. 18:30ean hasiko da plazatik, eta herriko kaleak gurutzatuko dituzte. Herritarrei mobilizazioan parte hartzeko deia egin diete; horrez gain, urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestaziora joateko gonbita ere luzatu diete.