Gabon egun eguzkitsua eta jendetsua izan da Azkoitian, eta bereziki, Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrerak alaitu du eguna. 11:00etatik aurrera herriko kaleetan zehar ibili dira Antonio Sudupe Pioren auto klasikoan, eta eguerdi partean eliz atarian izan dira herritarren gutunak jasotzen. Erlo Telebistak bideoan jaso ditu gaurko hainbat momentu.