Ostiralean inauguratuko dute Andre Mariaren Jasokundeko parrokiak aurtengo Gabonetarako egindako Jaiotza. Azken asteetan aritu dira parrokiako arduradunak Jaiotza muntatzeko lanetan, eta azkenean, iritsi zaie jendaurrean ikusgai jartzeko ordua. Ostiralean, 19:00etan izango da haren irekiera, eta ekitaldi irekia izango denez, herritar orok izango du hura ikusteko aurrera.
Parrokiako taldeak adierazi duenez, ekitaldian izango da parrokiako abesbatza ere, eta, horrez gain, katekesiko umeek ere abestuko dute inaugurazioan. Halere, herritar guztiei zabaldu diete bertan parte hartzeko aukera; izan ere, ekitaldi irekia izango da herritar guztientzat.