Maxixatzenek Errigoraren saski bat zozkatuko du bazkideen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek bi aukera dituzte; batetik, lotura honetan eman dezakete izena, eta, bestetik, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 40 da.
Osteguneko 12:00ak bitartean izango da parte hartzeko aukera, eta irabazlea ostiralean jakinaraziko du Maxixatzenek.