XXXI. Gabon Kantak jaialdiko kontzertua eskaini dute gaur, 12:00etan hasita, Baztartxo antzokian. Floreaga ikastetxeak eta ikastetxeko guraso elkarteak antolatu du ekitaldia. Kontzertuko lehen saioa Floreaga ikastetxeko LH2ko ikasleek eskaini dute; Maite Alberdiren zuzendaritzapean, Olentzero eta astoa eta Gabonak hemen dira abestiak kantatu dituzte.
Floreaga Ikastetxeko haurren taldearen ondoren, Debako musika eskolako abesbatzak, Bergarako musika eskolako abesbatzak, Mutrikuko koralak, AB Koruak eta Floreagako Elkarrekin abesbatzak kantatu dute jaialdian. Emanaldia bukatzeko, Oihane Calderon bakarlariak Gabon gaba abestu du.
Honako lotura honetan ikus daitezke emanaldiko argazki guztiak.