Abenduak 19an, bihar, 39 urte beteko dira GALen mertzenarioek Ramon Oñederra (Azkoitia, 1960-1983) Kattu hil zutela. 1983. urteko abenduaren 19an hil zuen GALek tiroz azkoitiarra Baionako Kayetenia ostatuan, hain justu, lan egiten zuen tabernan. Askapenerako Terrorismoaren Aurkako Taldearen lehen hilketa izan zen Katturena.
Hilketaren urteurrenean, eta urtero bezala, 12:00etan hasita, lore eskaintza egin dute senitartekoek eta gertukoek eliz atarian Katturen omenez jarritako monolitoan. "Oroimena eta erreparazioa" aldarrikatu dute han bildutakoek.
Abenduaren 26an, berriz, Azkoitiko Anaitasuna Kakute xake taldeak Kattu Xake Memoriala egingo du Kultur Etxean duen egoitzan.