Musika emanaldi bat baino gehiago izango da herriko tabernetan gaur eta bihar artean

Andoni Elduaien 2022ko abe. 16a, 16:14

DJen emanaldiak izango dira herriko hiru tabernatan.

Tta-kun, Zurt eta Txalintxo tabernetan DJen musika emanaldiak izango dira gaur, ostirala, eta bihar, larunbata. Etxe-Aitz tabernan, berriz, neguko guatekea egingo dute.

Gaur eta bihar artean, musika emanaldi bat baino gehiago izango da herriko tabernetan. Gaur, Plazaberriko bi tabernatan izango dira musika jartzaileen emanaldiak, eta bihar, Kale Nagusiko beste bitan DJak arituko dira.

Gaur, Tta-kun tabernak eta Tta-kun areto futbol taldeak antolatuta, areto futbol taldearen urte amaierako festa egingo dute tabernan. Taldeak Lauburu sailkapeneko liderrarekin neurtuko ditu indarrak 22:30ean, Elkargunean, eta hura amaitutakoan Romerinho eta Albi musika jartzaileek girotuko dute Tta-kun taberna. Etxe-Aitz tabernan, berriz, neguko guatekea egingo dute, eta han duela hamarkada batzuetako abestiak jarriko dituzte.

Bihar, larunbata, DJ Gaua izango da Txalintxo tabernan. 22:00etatik igande goizaldera bitartean, HGS, Albi, Attitte eta Costmix musika jartzaileek girotuko dute taberna. Zurt tabernan, berriz, gauerdian hasiko da Josu Rodriguez DJaren emanaldia, eta 04:00etara arte arituko da hura gunea girotzen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide