Gogotik gozatu dute haurrek Amelie ipuin kontalariarekin

Andoni Elduaien 2022ko abe. 16a, 10:00

Amelie ipuin kontalaria, haurren aurrean. (Aizkibel liburutegia)

Musikak lagunduta kontatu zituen atzo arratsaldean Amelie ipuin kontalariak istorioak. Herriko zenbait gaztetxok parte hartu zuten saioan, eta gogotik gozatu zuten haiek.

Atzo, osteguna, Amelieren ipuin kontaketa musikatuarekin gozatu ederra hartu zuten hainbat gaztetxok Azkoitiko Aizkibel liburutegian. Ipuin kontalaria arratsaldean izan zen liburutegian, eta zenbait ipuin kontatu zituen hark musikak lagunduta.

Era askotako aktibitateak ari dira egiten aurtengo ikasturtean Aizkibel liburutegian. Ipuin kontaketa arruntak nahiz musikatuak, zientzia zein idazketa tailerrak eta itzalen bidezko haurrentzako txotxongilo laborategiak antolatu dituzte urritik 2023ko uda bitartean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide