Bihar jarriko dituzte salgai Pirritx, Porrotx eta Marimototsen hilaren 27ko emanaldietarako sarrerak

Mailo Oiarzabal 2022ko abe. 15a, 15:25

Marimotots, Pirritx eta Porrotx.

Urteak bete, abenturak bizi ikuskizunaren bi emanaldi egingo dituzte pailazoek egun horretan Baztartxon, 16:00etan eta 18:30ean. Bihar 10:00etatik aurrera erosi ahalko dira bietarako sarrerak Internetez, 6 euroren truke, udalaren webgunean edo Entradium atarian.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Urteak bete, abenturak bizi ikuskizuna aurkeztuko dute abenduaren 27an, asteartea, Azkoitian. Bi emanaldi egingo dituzte egun horretan Baztartxon, 16:00etan bata eta 18:30ean bestea, eta bietarako sarrerak bihar jarriko dituzte salgai.

Interneten jarriko dituzte sarrerak, bihar 10:00etatik aurrera, Azkoitiko Udalaren webgunean zein Entradium atarian. Sarrerak 6 eurotan salduko dituzte, eta erabiltzaile bakoitzak gehienez sei txartel erosteko aukera izango du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide