Kale Nagusia 36 bebarruko bizilagun bezala, hasteko barkamena eskatu nahi dugu teilatuko eta fatxadako lanak egiten ari den enpresak horrenbesteko kaltea eragin badu. Dena den, honakoa azaldu nahi dugu:
- Oraindik lanak bukatzeke daude.
- Asmoa da hondakin guztiak azkeneko garbiketekin batera erretiratzea.
- Argazkietan ikusten diren hondakinak jabego pribatuan daude (egon dira), eta ez dute bide publikoan eragozpenik sortu.
- Hondakin horien kudeaketa ez da garbitzaileen lana, kontratatu dugun enpresarena baizik.
Aurreko asteetan izan ditugun jai egunak ikusita, lanak antolatzeko zailtasunak izan dituzte, eta horregatik, aldamioa kendu arren, lan guztiak amaitzeke daude.
Bizilagunenganako enpatia pixka bat eta gutxieneko pazientzia bat ez badugu erakutsi behar, ez goaz bide onetik.
A.B.V. erabiltzailea, eskertuko genukeen kexa hau publiko egin aurretik, lehenengo gurekin hitz egin izan bazenu, azalpen hau zeuri emango genizun eta. Eta berriz ere, balio dionarentzat, barkamena.