Egun gutxi batzuk besterik ez dira gelditzen Gabonetarako, eta gaur, asteazkena, Gabonetako argiak piztu dituzte herriko zenbait txokotan. Aurten, ohi baino astebete beranduago piztu ditu udalak argiak, "aurrezte energetikoa kontuan izateko".
Ohi bezala, Alde Zaharrean eta herrian saltokiak dauden ia kale guztietan jarri dituzte argiak. Gaur, herriko hainbat txokotan piztu dituzte horiek; esaterako, Kale Nagusian, eliz atarian, Plazaberrin, Ibaiondon eta Julio Urkixo etorbidearen zati batean.
Dena den, herriko beste zenbait kaletako argiak ez dira piztu. Herriko argi guztiak pizteko "pare bat egun" beharko dituztela iragarri du udalak, horiek gunez gune joaten baitira argitzen. Erakundearen asmoa da hilaren 16rako, ostirala, argi guztiak piztuta egotea. Eguberriak igaro arte, eguna iluntzen hastearekin batera piztuko dituzte egunero Gabonetako argiak.