Datorren astelehenean, abenduak 19, 39 urte beteko dira GALen mertzenarioek Ramon Oñederra Kattu hil zutela. 1983. urteko abenduaren 19an hil zuen GALek tiroz azkoitiarra Baionako Kayetenia ostatuan, hain justu, lan egiten zuen tabernan. Askapenerako Terrorismoaren Aurkako Taldearen lehen hilketa izan zen Katturena.
Hilketaren urteurrenean, eta urtero bezala, hainbat ekitaldi egingo dituzte herrian Katturen omenez. Datorren igandean, abenduak 19, lore eskaintza egingo dute senitartekoek eta gertukoek eliz atarian dagoen monolitoan. 12:00etarako jarri dute lore eskaintza egiteko hitzordua. Abenduaren 26an, berriz, Azkoitiko Anaitasuna Kakute xake taldeak Kattu Xake Memoriala egingo du Kultur Etxean duen egoitzan.