Salgai daude larunbateko gospel kontzerturako sarrerak

Andoni Elduaien 2022ko abe. 13a, 09:20

Laukotearen kontzertu bateko irudia (The Spolem Girls)

Larunbatean, 19:00etan hasiko da The Spolem Girls laukotearen kontzertua Baztartxo antzokian. XVII. Gospel Zikloaren barruko kontzertua izango da zapatukoa. Sarrerak Entradium atarian eros daitezke, 5 euroren truke.

The Spolem Girls laukoteak XVII. Gospel Zikloaren barruko Christmas Show kontzertua eskainiko du datorren larunbatean, abenduak 17, Baztartxo antzokian. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta dagoeneko jarri dituzte emanaldirako sarrerak salgai. Entradium atarian eskuratu daitezke kontzerturako txartelak, 5 euroren truke.

The Spolem Girls laukotea 60ko hamarkadako estilorik garbiena duen pop ahots taldea da. Sara Grajalek, Nahiari Berasategik, Natalie Keskinek eta Amaia Garrizek osatzen dute laukotea, eta bost musikariz osatutako talde baten laguntza izaten dute kontzertuetan. Emanaldia dibertigarria, dinamikoa eta zirraragarria eskainiko dute larunbatean Azkoitian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide