'Christmas party' ikuskizuna eskainiko du Kids&Us akademiak larunbatean

Andoni Elduaien 2022ko abe. 15a, 08:30

Akademiak Elkargunean egindako ikuskizun bateko irudia.

Gabonetako ikuskizuna eskainiko du Kids&Us ingeles akademiak larunbatean. Elkargunean izango da emanaldia, 18:00etan, eta sarrera doakoa izango da herritar guztientzako. 1 eta 12 urte arteko haurrei dago zuzenduta ikuskizuna.

Kids&Us ingeles akademiak Christmas party ikuskizuna antolatu du datorren larunbaterako, Elkargunean. 18:00etarako jarri dute hitzordua, eta bertan, dantzak, musika eta antzerkia uztartuko dituzte. 1 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta egongo da ekitaldia, eta sarrera doakoa izango da.

Ikuskizuna Gabonen bueltan irudikatuko dute, eta hori horrela izanda, Santaren laguntzaileak oso kezkatuta agertuko dira Rudolph elur-orein magikoa gaixorik dagoelako. Opari guztiak garaiz banatzen laguntzen asmatuko ote dute parte hartzaileek?

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide