A todo tren 2 filma emango dute datozen egunetan Baztartxo antzokian. Igandean, 17:00etan eta 19:30ean emango dute filma, eta astelehenean, ikuslearen eguna, 20:00etan. Hori horrela izanda, Baztartxoko arduradunek jakinarazi dute igandeko 17:00etako emanaldiko sarrerak 5 euro balioko duela. Adin guztietako publikoari zuzendutako filma da A todo tren 2.
Bestalde, larunbatean ere ez da filmik izango antzokian, The Spolem Girls taldeak XVII. Gospel zikloa zikloaren barruko kontzertua eskainiko baitu.
Hona hemen A todo tren 2 filmaren aurrerapen bideoa: