Ordenantza fiskalen aldaketa dela eta, datorren abenduaren 31n, larunbata, amaituko da familia ugaria izateagatik nahiz ibilgailu historikoengatik, hibridoengatik zein elektrikoengatik hobariak eta ibilgailuen desgaitasunagatik salbuespenak eskatzeko epea, horiek 2023an kontuan hartu ahal izateko. Eskaera horiek Herritarren Arreta Bulegoan egin daitezke aurrez aurre, 07:30etik 15:30era bitartean; horrez gain, telematikoki ere egongo da horretarako aukera, Azkoitiko Udalaren webgunean.