Anaitasunaren gizonen lehen taldeak Basconia hartu zuen atzo, larunbata, etxean, eta Txerloian bertan geratu ziren partidako hiru puntuak, gorrixek 2-1 hartu baitzuten mendean Espainiako Hirugarren Mailako sailkapenean bigarren postuan den taldea.
Neurketaren 44. minutuan sartu zituen Anaitasunak bi golak: aurrena Julen Aramendik sartu zuen, area ertzeko falta batetik; segidan iritsi zen Markel Eskurtzarena, gorrixen aldeko korner batetik. Bigarren zatian izan zen partidako hirugarren gola, Basconiako Mattheusek 67. minutuan 2-1 jarri baitzuen markagailua. Atzoko jardunaldiaren ondoren, Anaitasuna sailkapeneko 11. postuan da, 13 punturekin.
Emakumeek, berriz, atseden astea izan dute oraingoa.