Azpeitiko Kodaore judo elkarteko Erik Leon eta Gabriel Carmona judokek defentsa pertsonaleko 1. Dana lortu dute, arte martzialen maila sistemako lehen maila, alegia. Joan zen igandean, hilak 4, egin zuten azterketa Arrasaten (Gipuzkoa), eta bertan lortu zuten. Carmona Azkoitiko bizilaguna da, eta bertan ematen ditu judo klaseak. Gerriko beltzean 2. Dana ere badu Carmonak.