Musikaz beteriko iluntzea izango da gaur, ostirala, Matadeixen. Izan ere, Matadero Ekintzak taldeak bi kontzertu antolatu ditu gaur iluntzerako. Sarrera zazpi euro ordaindu beharko da leihatilan bertan, eta 22:30etik aurrera izango dira emanaldiak.
Alde batetik, Duot taldea arituko da oholtzan; Albert Cirera eta Ramon Prats dira musikariak, eta gaur egun, Iberiar penintsulako free jazz eta musika inprobisatuko talderik garrantzitsuenetako bat dira, antolatzaileen esanetan. Hiru disko kaleratu dituzte: Duot (2008), Cactus (2011) eta Live at Jamboree (2015); guztiak, Repetidor diskoetxearekin atera dituzte.
Bestetik, Myriam RZM dimarra izango da agertokian. 1994. urteaz geroztik hainbat taldetan eta proiektutan bateria-perkusio jotzaile eta sortzaile gisa ibili izan da, eta esperimentazioa, inprobisazioa zein soinu performancearekin lotutako bidea garatu du. Gora Japon eta Magmadam taldeekin nahiz diziplinarteko hainbat artistarekin elkarlanean aritu izan da.