Azkoitia BHIk San Andres egunean zozkatutako bi otarra jasotzeko daude

Ane Olaizola 2022ko abe. 9a, 11:42

Guztira, lau otarra zozkatu zituzten DBH4ko ikasleek, eta horietako biren irabazleak ez dira agertu oraindik: 2441 (berdea) eta 9998 (horia) dira zenbaki irabazleak. 

Azkoitia BHIko DBH4ko ikasleek lau otarra zozkatu zituzten San Andres egunean, eta haiek jakinarazi dutenez, oraindik biren irabazleak ez dira agertu: hain zuzen, 2441 (berdea) eta 9998 (horia) zenbaki irabazleak dira saria jasotzeko daudenak; 6319 (berdea) eta 3118 (horia) zenbakien jabeek, berriz, dagoeneko jaso dituzte saskiak.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide