Maite Lopezek 'Amatu' liburua aurkeztuko du ostiralean Amaitz liburu dendan

Julene Frantzesena 2022ko abe. 12a, 09:27

Maite Lopez 'Amatu' liburuarekin. (Alberdania)

Durangoko Azoka bukatu bada ere, Zu non, han da! egitasmoa martxan da; hainbat liburu aurkezpen izango dira hilaren 23a bitartean Euskal Herriko hainbat txokotan. Aurkezpen horietako bat izango da Azkoitikoa.

Atzo, igandearekin, bukatu zen Durangoko Azokaren aurtengo edizioa, baina ez liburu aurkezpenen tartea. Izan ere, azokari lotuta, gaurtik hilaren 23ra bitartean hainbat liburu aurkezpen egingo dituzte Euskal Herriko zenbait liburu dendatan, Zu non, han da! egitasmoaren barruan.

Azkoitian izango da aurkezpen horietako bat. Ostiralean, abenduaren 16an, Maite Lopez idazle azkoitiarrak Amatu (Alberdania) lana aurkeztuko du Amaitz liburu dendan, 18:30ean hasita. Gainera, urtarrilaren 7ra arte Durangoko Azokako aurtengo nobedadeak eskuratu ahal izango dira saltoki horretan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide