Urola Erdiko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) mintegi politikoa egin du gaur, osteguna, Azkoitian. Elkargunean bildu dira dozena bat lagunetik gora, eta Zestoan eta Azpeitian egindako dinamikari jarraituz, nazio auziaz aritu dira saioan. 11:00etan hasi da mintegi irekia, eta hamaiketakoarekin borobildu dute saioa.