LF Challenge ligako 13. jardunaldia jokatu zuen atzo, asteartea, Domusa Teknik ISB taldeak, eta esku hutsik itzuli zen Elkargunean jokatutako partidatik. Osés Construcción Ardoi talde nafarraren aurka jokatu zuen partida Azkoiti-Azpeitiko taldeak, eta partidaren lehen denboran nahiko berdinduta bukatu bazuten ere, gainontzeko hiru zatietan kanpoko taldea nagusi izan zen kantxan, eta Joseba Lizarralderen neskek ezin izan zuten sailapenerako punturik erdietsi atzokoan. 46-61 amaitu zen partida.
Larunbatean jokatuko dute 14. jardunaldia Domusa Teknik ISBkoek, Ferrolen (Galizia). Garaipena lortzeko, gainera, erruz borrokatu beharko dute jokalariek, Baxi Ferrol izango baitute aurkari, sailkapeneko lehen postuan dagoen taldea.
Mutilek ere galdu
Juaristi ISB taldeak ere atzo jokatu zuen azken partida, Torrelavegan (Espainia), eta 77-49 galdu zuten partida Grupo Alega Cantabria CBT taldearen aurka. Partida osoan zehar galtzen joan ziren, eta kantabriarrak jaun eta jabe izan ziren hasieratik. Une honetan sailkapeneko azken postuan daude Mikel Odriozolaren mutilak, eta igandean, hilak 11, izango dute egoera horri buelta emateko aukera; 11. jardunaldia Azpeitiko kiroldegian jokatuko dute Bueno Arenas Albacete Basket taldearen aurka, 18:00etatik aurrera.