Hodei magoaren ikuskizuna izango da igandean Elkargunean

Andoni Elduaien 2022ko abe. 8a, 09:15

Hodei magoa, ikuskizunetako batean. (Nafarroako Antzoki Sarea)

17:00etan izango da magia ikuskizuna Elkarguneko Herriko Plaza aretoan, eta sarrera doakoa izango da. Harritzearen abilezia izeneko ikuskizuna eskainiko du Hodei magoak.

Azkoitiko Udaleko Gazteria sailak eta Elkarguneak Gabonetarako prestatu dituzten ekintzen barruan, igandean magia ikuskizuna izango da Elkargunean, 17:00etan hasita. Hain zuzen, Hodei magoa izango da Azkoitian herriko txikienak magiako trikimailuekin liluratzen.

Magoak Harritzearen abilezia izeneko ikuskizuna eskainiko du Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Doako saioa izango da, eta beraz, herritar oroko izango du magia ikuskizuna bertatik bertara jarraitzeko aukera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide