Aurten, astebete beranduago piztuko dituzte Gabonetako argiak Azkoitian. Udalak jakinarazi duenaren arabera, "aurrezte energetikoa kontuan izateko" hartu du erakundeak piztuera astebete atzeratzeko erabakia.
Hori horrela, abenduaren 14an, asteazkenez, hasiko dira lehen argiak pizten. Dena den, herriko argi guztiak pizteko "pare bat egun" beharko dituztela iragarri du udalak, horiek gunez gune joaten baitira argitzen. Erakundearen asmoa da hilaren 16rako, ostirala, argi guztiak piztuta egotea.