Atzo, asteazkena, Sexu eta lan-ustiapenerako salerosketa txostena aurkeztuko zuen Malen Etxeak, Elkargunean. Sexu bidezko indarkeriak eta esplotazioak emakumeengan duen eraginaz luze-zabal aritu ziren Silvia Carrizo eta Patricia Viviana Ponce Malen Etxeko bi lagunak.
Hain zuzen, bikoteak egin du txostena, eta haren berri ematen zuten Oteiza aretoan elkartu ziren hainbat lagunen aurrean. Haurralde fundazioarekin eta Malen Etxearekin elkarlanean diharduten lagunen esperientzia praktikoak eta hurbilketa teorikoak nabarmendu zituzten aurkezpenean.
Hemen irakur daiteke txostena osorik.