Azkoitiko Udaleko Gazteria Sailak begiraleen lan poltsa ireki du, Gabonetako parkean nahiz udako Praka Motxakin udalekuetan lan egin nahi dutenei zuzenduta. Begiraleen lan poltsan izena emateko ezinbestekoa da Azkoitian bizitzea, euskaraz hitz egitea eta 18 urte beteta izatea. Era berean, aisialdiarekin lotutako ikasketak izatea, begirale eta koordinatzaile tituluak edukitzea, hezkuntza arloko ikasketak izatea, haurrekin lan esperientziaizatea edota EGA titulua izatea baloratuko du Gazteria Sailak.
Azaroaren 16an ireki zuen udalak begiraleen lan poltsa, eta hilaren 26an itxiko dute. Lan poltsan izena eman nahi dutenek aipatutako arloetan izan ditzaketeen ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte, curriculumarekin batera, Elkarguneko Gazte Zerbitzuen bulegoan, astelehenetik ostiralera, 16:30etik 20:00etara.