Azaroaren 22a Santa Zezilia eguna da, musikarien eguna, eta Azkoitiko musikariak kalera aterako dira datozen egunetan, beren doinuekin herriko txokoak eta kaleak girotzera. Bihar, igandea, Azkoitiko Udal Musika Bandak Santa Zezilia eguna ospatzeko kalejira egingo du. 12:00etan abiatuko dira plazatik, eta herriko hainbat kale zeharkatuko dituzte.
Datorren ostiralean, bestalde, Bizkargi musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute Elkarguneko Herriko plaza aretoan. Musika tresna desberdinen doinuak entzuteko aukera izango da eskolako ikasleen eskutik. 18:30ean hasiko da emanaldia.