Plaza Ondo jubilatuen elkarteak urteko azken irteera egin zuen herenegun, osteguna. Herriko jubilatuek Nafarroako bi herri ezagutzeko aukera izan zuten egunpasan; izan ere, Lizarra eta Iratxe herrietara egin zuten irteera. Egunpasan 88 lagunek parte hartu zuten. Goizean goiz abiatu ziren autobusez Azkoititik, eta Iratxe jatetxean egin zituzten hamarretakoa eta bazkaria.
Argazkiak: J.M. Alberdi-Plaza Ondo elkartea