Azkoitiko Udalak 211.136 euro jaso ditu Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, teniseko pisten estaltze lanak finantzatzeko. Gaur, osteguna, eman dute horren berri, eta Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol departamenduak ekipamenduak hobetzeko emango dituen dirulaguntzen gaineko informazioa publikatu dute Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO).
Teniseko pisten estaltze lanek, guztira, 474.986 euroko aurrekontua izan zuten, eta Aldundiak emandako laguntzarekin, kostu osoaren %44 finantzatuko da. Txerloia tenis klubak joan zen uztailean estreinatu zuen ekipamendu berria. Hiru pistetatik bat estaltzeaz gain, esku-hartzea bertako irisgarritasuna hobetzeko erabili zen.