Azkoitiko Irakurle Taldeak bere ibilbideko hirugarren saioa antolatu du hilabete honetarako, eta datorren asteartean, azaroak 22, hirugarren liburu bat landuko dute Iñigo Aranbarri idazlearen gidaritzapean. Oraingo honetan, Miren Agur Meabe idazle lekeitiarraren Hezurren erretura liburua landuko dute saioan, eta ohi bezala, edonork izango du juntadizora joateko aukera. 19:00etan bilduko dira, Kultur Etxeko 3. solairuan. Zalantzaren bat duenak azkoitikoirakurletaldea@gmail.com helbide elektronikora idatz dezake.